1.ASTEA - 1. ENTRENAMENDUA
IZENA:
Zona bakoitzean 2 kolpe
|
||
EDUKIA:
Hasierako
gerturatzea
|
HELBURUA:
Beroketa egitea
eta jokalarien botea lantzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik -1
|
|
AZALPENA
Launaka jarriz, lehenengo kuadro tartean jarriko dira. Pilotari
derrigorrez botearekin eman behar zaio. Lehenengo bakoitzaren 2 kolpeak
lehenengo kuadroan eman beharko du pilotak, hurrengo biak 2. kuadroan,
hurrengoan 3. ean eta horrela hurrenez hurren. Ez du inporta zein ordenetan
ematen dioten, baina zona bakoitzean bakoitzak 2 aldiz eman beharko dio.
Ea zenbat kuadro iristen dira atzerantz.
|
||
ALDAERA:
Ordena
mantentzea derrigortu.
|
|
|
IZENA: Salbatzen
|
||
EDUKIA:
Hasierako gerturatzea
|
HELBURUA:
Jokalarien
airezko kolpea lantzea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 2tik – 1
|
|
AZALPENA
Pilota
frontisean mantendu behar da denen artean baina kolpe bakoitzak 2 pertsonek
ukitu behar dituzte. Horretarako, lehenengoak goraka bota behar du eta bote
eman gabe beste batek airez eman behar dio.
Ea zenbat kolpe
ematen dituzten.
|
||
ALDAERA:
Ariketa berdina baina oposizioan egin daiteke, 2
vs 2, kooperazio oposizioa landuz. Zailegia bada, bote bat tartean eman
dezake.
|
||
IZENA: Ebaluatzeko txapelketa
|
||
EDUKIA:
Ebaluazioa
|
HELBURUA:
Ikasleen jokoa ebaluatzea
|
|
PARTAIDEAK: 8
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2 +4) Koop.- Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
2-2ren aurkako partidak jokatuko dira, lau talde osatuz, ligaxka bat
egingo balitz bezala, 2 talde bata bestearen aurka jokatuko dute eta
kanpokoek bakoitzak jokalari bat ebaluatuko dute, partida 6 tantoetara izango
da. Partida bakoitzean postu desberdin batean eta lagun desberdin batekin
jokatuko dute. Nire ustez, partida erreal bat izanda, egoera erreal batean
aritzen dira ikasleak eta bertan ikus dezakegu 3. espazio finkoaren
frekuentzia, moldatutako ariketa batean baino hobeto.
TALDEA A (a1, a2) vs TALDE B (b1, b2) EBALUATZAILE (c1, c2) vs (d1, d2)
TALDEA C (c1, c2) vs TALDEA D (d1, d2)EBALUATZAILE (a1, a2) vs (b1, b2)
TALDEA A (b2, a1) vs TALDEA D1 (c2, d1) EBALUATZAILE(b1, a2) vs (c1, d2)
TALDEA B (a2, b1) vs TALDEA C (d2, c1) EBALUATZAILE(a1, b2) vs (d1, c2)
TALDEA A (a1, d2) vs TALDEA C (c1, b2) EBALUATZAILE(c2, b1) vs (a2, d1)
TALDEA B (b1, c2) vs TALDEA D (d1, a2) EBALUATZAILE (d2, a1) vs (b2, c1)
|
||
ALDAERA:
|
||
1.ASTEA – 2. ENTRENAMENDUA
IZENA: Diagonalean
|
||
EDUKIA:
1. espazio helburua
|
HELBURUA:
Diagonalean jokatzen jakitea
|
|
PARTAIDEAK: 6
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (6:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 6tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi errenkada egiten dira eta behin horrela, fila
batekoak beste filara bota beharko dute, eta hauek lehenengo fila dagoen
lekura. Jotako lekura mugitu behar dira.
|
||
ALDAERA:
Berdina egingo dugu baina taldeka, 3:3ren aurka
jokatuko dute, bakoitzak bere paretaren aldean jo ostean emango dio eta ordun
beste aldera bota beharko du tanto egitera.
|
|
|
IZENA: Barru 3an
|
||
EDUKIA:
1. espazio helburua
|
HELBURUA:
Frontiseko beheko zatian ematen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 6
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (6:6) Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 6tik – 1
|
|
AZALPENA
Barru edo barrene normala egingo da, baina ezin
da 3tik atzera bota eta beti bote ematen utzi behar da, ezingo da ere ez,
frontis erditik gora bota.
|
||
ALDAERA:
Gora bota daiteke baina botatzean airez
erantzungo zaio.
|
|
|
IZENA: 4 eremuetara.
|
||
EDUKIA:
1. espazio helburua
|
HELBURUA:
Frontiseko nahi den eremura botatzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. - oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi talde osaturik, lehenengoak botatzen duen
lekura bigarren taldekoak bota beharko du, hasiera batean kooperazioz egingo
da eta ondoren oposizioa landuz, partidu bat izango balitz bezala.
|
||
ALDAERA:
Kooperazio – oposizioa lantzen bukatzeko,
partidua egiten jarraituko dute kasu honetan, talde bakoitzak esango du zein
eremuetan jo ostean tanto egiten badiote 2 tanto galduko ditu.
|
|
|
2. ASTEA – 3. ENTRENAMENDUA
IZENA: Goraka botatzen
|
||
EDUKIA:
1. espazio helburua
|
HELBURUA:
Frontisean goian botatzen ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Frontisaren goiko partean eman beharko zaio eta
jokalariek ezingo dute 3. koadrotik aurrera. Laukoteak txandakatuz pilotakada
mantenduz egon behar dira, txarra egin gabe.
|
||
ALDAERA:
Koop.- Oposizioa sartu dezakegu partidu bat
eginez arau berdinekin, 2 vs 2 ren aurka jokatuz.
|
|
|
IZENA: Lekualdatzea boteakin
|
||
EDUKIA:
Lekualdatzea eta kokapena
|
HELBURUA:
Pilota jo ostean lekualdatzea eta bueltan
kokapen egokian jartzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0)
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
3 jokalari barruan egongo dira eta bat kontra
kantxan jarriko da. Txandakatuz, kantxan dauden jokalariak pilota kolpatu
behar dute, eta kolpatu ondoren kontra kantxan dagoenari eskua emango die.
Txaloa eman ondoren, kolpatu duen jokalaria kontra kantxan geratzen da eta
hemen zegoena pilota kolpatzea doa hasierako ordena mantenduz. Bakoitzak bi
pilotakada eman ondoren kontrakantxako distantzia luzatuko dute.
|
||
ALDAERA:
Kontra kantxan dagoena ukitu behar dute, eta hau
saiatu behar da ukitua ez izaten. Ez da rol aldaketarik egongo kontra
kantxakoa ukitua izaten denean.
|
|
|
IZENA: Karratuan sartuz
|
||
EDUKIA:
1. espazio helburua
|
HELBURUA:
Frontisean leku zehatz batera botatzen ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Koop.- Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi karratu markatuko dira frontisean,bat
zabalean eta bestea txokotik gertu. Kooperazioan jokatuz, karratuan sartuz
gero puntu 1 jasoko du taldeak, eta bi pareta ostean sartzen badu 3 puntu.
Lehenengo koadrotik ematen bazaio ez du balioko.
Ea taldeak zenbat puntu atera ditzakeen.
|
||
ALDAERA:
4:4 aurka jokatu daiteke, barru edo kalezka
eginez, karratuan sartzen badu norbaitek aurrekoa eliminatuta egongo da.
Partidua egin daiteke ere, 2 vs 2ren aurka
jokatuz.
|
|
|
2. ASTEA – 4. ENTRENAMENDUA
IZENA: Eman eta mugitu
|
||
EDUKIA:
Lekualdatze eta kokapena
|
HELBURUA:
Pilota frontiseko leku egokira bota
lekualdatzearen arabera.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0)
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Frontisa zatituta egongo da ezker eta eskubia
bananduz. Pilotariek ezkerreko aldera botatzen badute, kontra kantxako marra
zapaldu beharko dute eta eskubira botatzen badute, pareta jo beharko dute.
|
||
ALDAERA:
Berdina partidu egoeran egin daiteke. 2 vs 2ren
aurka.
|
|
|
IZENA: Konoa mugituz
|
||
EDUKIA:
Lekualdatzea eta kokapena
|
HELBURUA:
Begiak soilik pilotan ez edukitzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
Kono bat egongo da kantxan, hasiera batean 3.
koadroko kontrakantxan jarria. Talde batek beti konoa ukitu behar du, beti
ere, pilota jotzen duenak ukitu behar du. Beste taldeak aukera dauka pilota
ostean konoa mugitzeko, beste taldearengandik urrunduz.
Partida laburrak egingo dira, talde bakoitzaren
rolak aldatuz.
|
||
ALDAERA:
Lehenengo taldeak ere konoa mugitu dezake,
beregandik gertuago jarriz.
|
|
|
IZENA: Partidua aldaketekin
|
||
EDUKIA:
Lekualdatzea eta kokapena
|
HELBURUA:
Lekualdatzea azkar ematea.
|
|
PARTAIDEAK: 6
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (3:3) Koop. – Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 3tik – 1
|
|
AZALPENA
2 vs 2 jokatuko da, eta bitartean kanpoan talde
bakoitzeko taldekide bat egongo da zain. Pilota kolpekada bakoitzeko aldaketa
egin beharko da pilota jotzen duenak kanpoan dagoenarekin.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
3. ASTEA – 5. ENTRENAMENDUA
IZENA: 3tik pasatuz
|
||
EDUKIA:
2. espazio helburua
|
HELBURUA:
Kantxan nahi dugun lekuan jartzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
4 pilotariak jokatzen egongo dira eta
derrigorrez, 3. kuadrotik atzera bota behar da, airez erantzutean izan ezik.
Ea zenbat pilotakada mantentzen duten era honetara jokatzen.
|
||
ALDAERA:
|
||
IZENA: Airez beste behin
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, denbora
|
HELBURUA:
Airez praktikatzea eta azkarrak izaten ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
Bi talde eginez, taldekide batek airez ematen
dioenean beste taldekideak eman beharko dio jarraian. Partida 6 tantora
izango da.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Partidua airez
|
||
EDUKIA:
Aireko golpea
|
HELBURUA:
Airez tantoa bukatzen bilatzea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partida normal bat egingo dute, 2 vs 2ren aurka,
eta tantoa airez egin ezkero 2 balioko du tanto horrek. Partidak 10
tantoetara izango dira.
|
||
ALDAERA:
|
||
3. ASTEA – 6. ENTRENAMENDUA
IZENA: 3 golpetik 1
|
||
EDUKIA:
Aireko kolpea
|
HELBURUA:
Airez ematen ohitzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA: 15
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4 tik – 1
|
|
AZALPENA
Pilotakadak ematen egongo dira baina 3
kolpeetatik bakarrean eman dezake botea. Ea zenbatetan mantentzen duten pilotakada
arau hauekin.
|
||
ALDAERA
|
||
IZENA: Bakoitzak derrigorrez leku bat
|
||
EDUKIA:
2. espazio helburua
|
HELBURUA:
Nahi dugun lekura botatzen ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
4 jokalariak kantxan egongo dira eta bakoitzak
bere eremua izango du botatzeko. Hasiera batean bakoitzak eremu bat
aukeratuko du eta ondoren, besteek ezarriko dute eremu horiek. Ez da zertan
karratu bat egin behar, jokalarien imaginazioa ere bultzatuz.
|
||
ALDAERA
Denak denen aurka jokatu dezakete, ea nork
egiten duen tanto gehiago.
Edo partido gisa ere egin daiteke 2 vs 2ren
aurka eginez.
|
||
IZENA: Altxatzea pilota
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, denbora
|
HELBURUA:
Defentsan egoten ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi talde egongo dira, talde batek lehenengo 3
pilotakadak altxatu besterik ez du egingo, tanto egitera joan gabe, hau da,
frontis erditik gora botako dute eta botea ezingo du 3. kuadrotik atzera
emango. 5 tantoetara izango da partidua eta ondoren rol aldaketa egingo dira.
|
||
ALDAERA
|
||
4. ASTEA – 7. ENTRENAMENDUA
IZENA: Ezker eskuin txandakatzen
|
||
EDUKIA:
2 eskuen kolpeak
|
HELBURUA:
Bi eskuekin kolpea lantzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
4 jokalariak kantxan egongo dira eta pilotakadak
ematen egongo dira beti partaide bakoitzak esku batekin ematen badio
hurrengoa bestearekin eman beharko dio.
Ea zenbat pilotakada emateko gai diren.
|
||
ALDAERA:
Berdina egin daiteke baina kooperazio
oposizioan, 2 vs 2 ren aurka eginez.
|
||
IZENA: Gurutzatzen jokatu
|
||
EDUKIA:
1. espazio helburua
|
HELBURUA:
Eskuaren arabera espazio helburu bat finkatzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioan
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Eskubiz ematen dionean kolpea beti ezkerreko
eremura bota beharko dute eta ezkerrarekin ematean eskubiko aldera bota
beharko dute.
|
||
ALDAERA:
Berdina partida egoeran egin daiteke.
Eta aldatu daiteke ere esku eta aldearen arteko
konexio hori ere, hau da, eskubiz emanda eskubira botatzea derrigortzen eta
ezkerrarekin ezkerraldera.
|
|
|
IZENA: Sakea eremuekin
|
||
EDUKIA:
Sake errestoak
|
HELBURUA:
Sakeak lantzea eskuen erabilera kontuan izanik
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
2 vs 2ren aurkako partiduak egingo dira, beti
talde batek egingo ditu sakeak. Errestoak egiteko garaian errestoa ezker
eskuarekin egiten bada, frontiseko ezker aldera bota beharko da, eta eskubiarekin
egiten bada, eskubira. Partidua 5 tantoetara izango da eta bukatzerakoan
sakatzaileak aldatuko dira.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
4. ASTEA – 8. ENTRENAMENDUA
IZENA: Bikoteka “barru”
|
||
EDUKIA:
Bi eskuen kolpea
|
HELBURUA:
Bi eskuekin ematen ohitzea.
|
|
PARTAIDEAK: 8
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2:2:2) Koop. – Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 8tik – 1
|
|
AZALPENA
Kalezka edo “barru” bat egingo dute, baina
derrigorrez eskua emanda jokatu behar dute. Kolpea eman ostean bere
bikotearekin lekuz aldatu behar dira, beste eskua libre edukitzeko.
|
||
ALDAERA:
Hasiera batean, bakarrik pilotakadak egiten
egotea komenigarria da, praktikatu dezaten beste batekin korritzen eta
pilotari ematen.
|
|
|
IZENA: Sakeen jokoa
|
||
EDUKIA:
Sake errestoa lantzea
|
HELBURUA:
Sakea zaila jartzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (1:3) Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 3tik – 1
|
|
AZALPENA
4 jokalari egongo dira kantxan eta batek sakea
egingo du, beste hirurak errestoa egiteko zain egongo dira eta errestoa
egitean sakeak egindakoa tantoa bukatzen saiatu behar da. Tantoa sakez egiten
badu 2 puntu eskuratuko ditu, eta errestoa egin ondoren tantoa bukatzen badu,
puntu 1. Hurrengo tantoa beste batek egingo du sakea, eta horrela denak sakea
egin arte. 10 sake bakoitzak egin ostean puntu gehien duena izango da
irabazlea.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Tantoa galtzen duena sakea izango du
|
||
EDUKIA:
Sake errestoa
|
HELBURUA:
Sakearen garrantzia kontuan izateko
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu bat egingo da, 2 vs 2ren aurka jokatuz,
tantoak egiten duena errestoa egitera joan da. Sakea libre izango da, eta
2tik pasa beharko da soilik.
Partidua 6 tantoetara egingo da.
|
||
ALDAERA:
Sakea guztiz libre egin daiteke, errestokoak
dejadak eta holakoaz adiago egon daitezen.
|
||
5. ASTEA – 9. ENTRENAMENDUA
IZENA: Debekatutako zonak
|
||
EDUKIA:
2. espazio helburua
|
HELBURUA:
Nagi dugun lekuan pilota jartzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Lurrean zona desberdinak jarriko ditugu eta zona
batzuetan ezingo da bota, zona hauek aldatzen joan gaitezke.
|
||
ALDAERA:
Partidu moduan ere joka daiteke edo baita
oposizio soil moduan ere.
|
||
IZENA: Atzeko marra
|
||
EDUKIA:
Kolpe moztuak
|
HELBURUA:
Txokoan utzitakoak praktikatzea.
|
|
PARTAIDEAK: 6
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2:2) Koop. – Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 6tik – 1
|
|
AZALPENA
Hiru talde egongo dira kantxan, talde batek
pilota kolpatzean 4. koadroaren altueran dagoen marra zapaldu beharko du
taldekide batek eta besteak zabaleko marra zapaldu beharko du, hau egin
ostean kantxara bueltako dira. Orden finko batean emango diote pilotari, eta
tanto egiten duenak tantoa jaso duenaren aurretik jarriko da hau gertatzean.
|
||
ALDAERA:
2 talderekin bakarrik egin daiteke baina tantoa
azkarregi buka daiteke.
Talde batekoak ematean ondoren bere taldekideak
eman beharko dio marrak zapaltzea joan aurretik .
|
|
|
IZENA: Partidua dejadaz
|
||
EDUKIA:
Kolpe moztuak
|
HELBURUA:
Partiduan moztuak egiten praktikatzea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu normala egingo da eta tantoa lehenengo
kuadrotik aurrera ematen badu lehenengo botea 2 puntu balioko du tantoa, hori
bai, besteak 2 bote eman baino lehen iristen ez bada.
|
||
ALDAERA:
|
||
5. ASTEA – 10. ENTRENAMENDUA
IZENA: 3tik 1 motz
|
||
EDUKIA:
Kolpe moztuak
|
HELBURUA:
Moztuak egiten praktikatzea
|
|
PARTAIDEAK: 2
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 2tik – 1
|
|
AZALPENA
Binaka daudelarik pilota mantentzen egon behar
dira, 3. kuadrotik atzera pilotakadak ematen eta 3 golpetik bat 1. kuadroan
botea ematen duen bat botaz.
|
||
ALDAERA:
Partidu moduan proba daiteke.
|
|
|
IZENA:
Karratuetan
|
||
EDUKIA:
Kolpe moztuak
|
HELBURUA:
Moztuak diren pilotak altxatzen praktikatzea
|
|
PARTAIDEAK: 3
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (1:2) Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 3tik – 1
|
|
AZALPENA
Lehenengo 2. koadroak hartuta, eta hauen artean
bi zati eginez, bi karratu sortuko ditugu, bertan jokalari bana karratu
bakoitzean sartuko da, beste jokalaria karratu hauen atzean jokatuko du.
Partida moduan jokatuko dute, karratu barrukoek kanpokoaren aurka, baina
atzeko jokalariak karratuetako batera bota behar du derrigorrez, eta beste
bien erantzuna karratuen atzera bota beharko da. Ezingo dira karratuetatik
atera.
Partidua 5 tantoetara egingo da eta ondoren
rolak aldatuko dira.
|
||
ALDAERA:
Aurreko biek bi karratuetan ibili dezaketela.
|
||
IZENA:
Sartu gabe
|
||
EDUKIA:
Kolpe moztuak
|
HELBURUA:
Pilotara iristen saiatzeko moduak probatzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2)
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidua egingo da bi taldeen artean, 2 vs 2ren
aurka. Botea eman aurretik ezingo da lehenengo 2 koadroetan sartu. Tanto
bakoitzean jokalari bakoitzak behin pilota kolpatu ordez hartu eta ondoren
bota dezake.
|
||
ALDAERA:
|
||
6. ASTEA – 11. ENTRENAMENDUA
IZENA: Airez gurutzatu
|
||
EDUKIA:
Kolpea, gantxoa
|
HELBURUA:
Gantxoz ematen praktikatzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:0) Kooperazioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
4 jokalariak kantxan jarriko dira eta hau bitan
banatuta egongo da, baita frontisa ere. Alde batean jokatzen hasiko dira eta
airez ematerakoan beste aldera bota behar da, bertako aldean jokatuz.
|
||
ALDAERA:
Airez ematean ez da derrigorrezkoa beste aldera
joatea.
2 vs 2 jokatu daiteke, arau berdinekin.
|
||
IZENA: Errestoa airez
|
||
EDUKIA:
Sake errestoa
|
HELBURUA:
Errestotik erasora pasatzen praktikatzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA: 15
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidua 6 tantoetara egingo da eta beti talde
berdinak aterako du. Sakea 4 tik pasa behar eta errestoa derrigorrez airez
erantzun behar da.
Partidua bukatzean, beste taldeak egingo ditu
sake guztiak-
|
||
ALDAERA:
|
||
IZENA:
Gantxoz bikoitza
|
||
EDUKIA:
Kolpea, gantxoa
|
HELBURUA:
Partidua bukatzeko teknika berriak probatzea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2)
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu normala egingo dugu baina tantoa gantxoz
egiten bada tantoa bikoitza izango da. Gantxoa kontsideratzeko, altuera
ertaineko airezko golpe bat eta bakoitzaren gorputza zeharkatzerakoan izango
da, hau da, ezkerrez ematean eskuinerantz badoa edo alderantziz.
|
||
ALDAERA:
|
||
6. ASTEA – 12. ENTRENAMENDUA
IZENA: Kantxako erregea
|
||
EDUKIA:
Desoreka
|
HELBURUA:
Desoreka dagoenean kantxa gehiena okupatzen
ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (1:3) Koop. - Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 3tik – 1
|
|
AZALPENA
3 jokalari elkarrekin jokatuko dute baten aurka.
Tanto batera egingo da eta hirukotetik batek ematen dionean beste biek eman
arte ezingo dio berriz eman.
Tantoa bukatzean, bakarrik dagoena irabazten
badu 2 puntu izango ditu, aldiz, hirukoteak egiten badu, egin duena jarriko
da bakarrik.
Ea 10 puntuetara nor iristen den lehendabizi.
|
||
ALDAERA:
Hirukoteak nahi duenean eman dakioke.
|
|
|
IZENA: Errestoaren ondoren airez
|
||
EDUKIA:
Sake errestoa
|
HELBURUA:
Errestoaren ondoren erasora jotzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidua egingo da 5 tantoetara, talde batek
beti izanez sakea. Errestoaren ondoren datorren kolpea derrigorrez airez egin
beharko da, bestela txarra izango da.
Partidua bukatzean sakea beste taldeak edukiko
du denbora osoan.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Gehiago izanda
|
||
EDUKIA:
Desoreka
|
HELBURUA:
Espazioaren okupazio razionala lantzea.
|
|
PARTAIDEAK:5
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (3:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 5tik -1
|
|
AZALPENA
Partidua 10 tantoetara jokatuko da 3 jokalari
2ren aurka.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
7. ASTEA – 13. ENTRENAMENDUA
IZENA: Espazio finkoa bilatuz
|
||
EDUKIA:
3. espazio finkoa
|
HELBURUA:
Kontra kantxan eta bi paretera botatzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:4) Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Orden finko batean emango diote 4 jokalariek,
beti aurrekoaren ostean eman beharko diote. Kontrakantxatik erantzuten
badute, jokalari horrek puntu bat edukiko du, 2 pareta eginez tantoa egin
ostean puntu 1 irabaziko du eta kontra kantxan 2. botea ematen badu 2 puntu
lortuko ditu. Horrela pilotakadak eginez mantenduko dira norbait 10 punturaino
iristean.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Frontoi bereziak
|
||
EDUKIA:
3. espazio finkoa
|
HELBURUA:
Espazioko leku zailak aprobetxatzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Frontoi berezi batean jokatu partidua, gure
kasuan eskuin paretan zutabeak daude eta bertara botata ez dakigu nola joan
daitekeen. Hala ere, banku suediarrak kantxan jarriz edo beraien maletak
jarriz ere posible da horrelako zerbait sortu.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Bi pareta eta tanto
|
||
EDUKIA:
3. espazio finkoa
|
HELBURUA:
Tantoa espazio hau aprobetxatuz bilatu
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidua normala egingo da eta bi pareta eginez
tantoa egiten bada, 2 puntu balioko du tantoak.
|
||
ALDAERA:
Kontrakantxan botea ematen badu bi pareta egin
ostean 3 puntu balio izatea.
|
|
|
7. ASTEA – 14. ENTRENAMENDUA
IZENA: Aurrean bukatzeko
|
||
EDUKIA:
3. espazio mugikorra
|
HELBURUA:
Aurreratzen ikastea tantoa bukatzeko
|
|
PARTAIDEAK: 2
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (1:1) Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 2tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidua bat bestearen aurka jokatuko dute,
baina tantoa balio izateko bestearen aurretik egonda kolpatu behar da pilota
bestela tantoak ez du balioko. Denek pilota bilatzea joan behar dira bestela
jokoaren helburua ez da lortuko.
|
||
ALDAERA:
|
||
IZENA:
Atzetik ikusten
|
||
EDUKIA:
3. espazio mugikora
|
HELBURUA:
Bestea botako duen lekua ikusten ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2)
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik -1
|
|
AZALPENA
Partida jokatuko dute 2 vs 2ren aurka baina
pilota kolpatzen duenaren atzetik egon behar dira derrigorrez beste bi
taldekideak.
|
||
ALDAERA:
Derrigorrez aurretik egotea beste aukera bat da.
|
||
IZENA: Alde batean utzi
|
||
EDUKIA:
3, espazio mugikorra
|
HELBURUA:
Espazio egokia erabiltzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu bat jokatu da 2 vs 2ren aurka, tantoa
bikoitza balioko du bere bi aurkariak bere ezkerrean edo bere eskuinean egon
ezkero.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
8. ASTEA – 15. ENTRENAMENDUA
IZENA: PALA
|
||
EDUKIA:
Euskal modalitateak
|
HELBURUA:
Beste modalitate batzuk lantzea
|
|
PARTAIDEAK: 16
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: Kooperazio – oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Entrenamendu osoan zehar palarekin eginiko
ariketak proposatuko ditugu, hasiera batean kooperazio lanak eginez, kolpera
egoki daitezen eta ondoren oposizio eta kooperazio oposiziozko ariketak
proposatu, partidu egoerarekin amaituz.
|
||
ALDAERA:
Pala bat bakoitzarentzat egongo ez balitz, eskuz
jokatu dezakete batzuk pilota kontrolatu eta ondoren kolpatuz adibidez.
|
|
|
8. ASTEA – 16. ENTRENAMENDUA
IZENA: Bote luzea
|
||
EDUKIA:
Euskal modalitateak
|
HELBURUA:
Beste modalitate batzuk lantzea
|
|
PARTAIDEAK: 10
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (5:5) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 10tik – 1
|
|
AZALPENA
Hasiera batea marra nola lortu eta zer den
azaldu beharko da eta ondoren partida bat jokatuko dute. Irakaslea gertu egon
beharko da partidaren arauak betetzen direla ziurtatuz.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Pasaka
|
||
EDUKIA:
Euskal modalitateak
|
HELBURUA:
Beste modalitate batzuk lantzea
|
|
PARTAIDEAK: 6
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (3:3) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 6tik – 1
|
|
AZALPENA
Eremu itxi batean (gure kasuan gimnasio batean),
sare bat erdian jarrita pasakako partida bat egingo da, eskuz jokatuko dute
eta joko zuzena egingo da, sare gainetik pasatuz.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
9. ASTEA – 17. ENTRENAMENDUA
IZENA: Bi airez
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, denbora
|
HELBURUA:
Denbora tarte desberdinekin moldatutako jokoak
proba ditzaten
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu bat antolatuko dugu, 2 jokalariz osatuta
bakoitza. Taldekide batek airez ematen badio jarraian bere taldekideak emango
dio edo batak besteari pase bat ere eman diezaioke, “salbatzean” bezala.
|
||
ALDAERA:
|
||
IZENA: Talde bat irabazten hasi
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, denbora
|
HELBURUA:
Irabazten edo galtzen zoazeneko egoera bizitzea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi talde jarriko dira kantxan, eta sakea egingo
duen taldea 2:0 irabazten joango da. Partidua 8 tantoetara izango da eta
garrantzia emango diogu irabazten ari denak tantoa erraz ez galtzen.
|
||
ALDAERA:
Lehenengo 4 kolpetan, irabazten doan taldeak
ezingo du tantoa bukatu.
|
||
IZENA: Tantoa 5 golpeetan
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, denbora
|
HELBURUA:
Tantoa azkar bukatzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu bat egingo da 2 taldeen artean eta sakea
egiten duen taldeak 5 kolpeetan bukatu beharko du tantoa. Sakea beti talde
berdinak egingo du, partidua 6 tantoetara eginez, ondoren sakatzailea
aldatuz.
|
||
ALDAERA:
|
||
9. ASTEA – 18. ENTRENAMENDUA
IZENA: Uztaiekin puntuak
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, materiala
|
HELBURUA:
Kantxan leku eraginkorrera botatzen ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Kantxan uztaiak egongo dira lurrean
sakabanaturik. Partidua normal jokatuko da baina uztai batean botea ematen
badu tantoa egiten duen taldeak puntua bikoitza balioko du, 2 aldiz sartzen
bada, 3 tanto balioko du eta horrela, hurrenez hurren.
|
||
ALDAERA:
Jokalariek ezingo dituzte uztaiak ezta beraien
barnean zapaldu.
Uztaietan sartzen bada tantoa izango da
zuzenean.
|
||
IZENA: Isatsakin jokatzea
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, materiala
|
HELBURUA:
Adi egoten ikastea, ez bakarrik pilotan
zentratuz
|
|
PARTAIDEAK: 8
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (4:4) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 8tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi talde egingo dira eta jokalari bakoitzak peto
bat izango du soinean zintzilik. Partidu normala jokatuko da baina petoa
elkar kendu dezakete, petoa kentzen badizute, ezingo duzu pilotari eman
tantoa bukatu arte. Petoa bakarrik 2 taldekideri ken dakizkioke.
|
||
ALDAERA:
3 pertsonei petoa kentzea proposatu daiteke.
|
|
|
IZENA: Petoak eramatea
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, materiala
|
HELBURUA:
Mugimenduan egotea, kokapena azkar aurkitzen
ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2)
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi talde egongo dira kantxan eta talde batek
soilik 2 peto atera beharko ditu kantxatik. Petoak ezker paretan egongo dira
lurrean eta kolpe bat ematen denean peto bat hartu behar dute, eta ondoren
ematen diotenean petoa kontra kantxan utzi. Jokalari batek soilik petoak
eramango ditu. Bi petoak eramaterakoan kanpoan geratuko da eta 1 vs 2
jokatuko dute.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
10. ASTEA – 19. ENTRENAMENDUA
IZENA: Eskua emanda
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, harremana
|
HELBURUA:
Laguntzak ematen ikastea
|
|
PARTAIDEAK: 3
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:1) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 3tik – 1
|
|
AZALPENA
Partida bat egingo da 2 vs 1en aurka. 2
jokalarizko taldeak eskua emanda jokatu beharko dute denbora osoan eta aldiz
bestea bakarrik jokatuko du. 5 pilotakada ematen badituzte askatu daitezke.
|
||
ALDAERA:
Eskuak mugatu dezakeenez, soka batekin ere
elkartu daitezke.
|
||
IZENA: Comodinarekin
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, harremana
|
HELBURUA:
Joko egoera irakurtzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 5
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2 +1) Koop. – Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 5tik – 1
|
|
AZALPENA
2 talde egongo dira, 2 jokalariz osatuta.
Partida normala jokatuko da baina komodin bat egongo da, eta honi ukitzen
bazaio, honek kontrolatu eta bota dezake.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
IZENA: Laguna kanpoan
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, harremana
|
HELBURUA:
Joko egoera irakurtzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (1:1 + 1:1) Koop. – Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 2tik – 1
|
|
AZALPENA
Bi jokalari bata bestaren aurka jokatuko dute
eta kontra kantxan edo 4tik atzera egongo dira zain bere taldekidea. Pilota
kolpatu ostean txalo bat eman beharko dute, beti ere kanpokoak esandako
eremuan sartu gabe. Bere lekura pilota badator kanpokoek eman diezaieke.
|
||
ALDAERA:
|
||
10. ASTEA – 20. ENTRENAMENDUA
IZENA: Karratuan tanto
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, espazioa
|
HELBURUA:
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidu normal bat egingo da baina zabalean
karratu bat egongo da, bertan pilota sartzen bada tanto zuzena izango da.
|
||
ALDAERA:
|
||
IZENA: Txokoan bakarrik
|
||
EDUKIA:
2. espazio helburua
|
HELBURUA:
Kantxan nahi dugun lekuan pilota jartzen
ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Txokotik 3 metroko zabalera batera marra bat luzatuko
dugu eta bertatik txokorantz soilik botea eman dezake. Partidu bat egingo
dugu 2 bikoteren artean.
|
||
ALDAERA:
Bi pareta eginez beste aldera bota daitekeela
proposatuz.
Tantoan zehar bakoitzak behin zabalera bota
dezakeela.
|
||
IZENA: Espazioa laburtuz
|
||
EDUKIA:
Moldatutako jokoa, espazioa
|
HELBURUA:
Joko-egoera irakurtzen ikastea.
|
|
PARTAIDEAK: 4
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA:
(2:2) Koop. – Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Partidua normal jokatuko da 2 vs 2ren aurka,
baina sakea egiten duen taldeak ematen dionean zelaia kuadro bat laburtuko
du, horrela 3 kuadro geratu arte.
|
||
ALDAERA:
Alderantziz joka daiteke, kuadroak gehituz, 3tik
hasita eta zelai osoa egin arte.
|
|
|
11. ASTEA – 21. ENTRENAMENDUA
IZENA: Ebaluatzeko txapelketa
|
||
EDUKIA:
Ebaluazioa
|
HELBURUA:
Ikasleen jokoa ebaluatzea
|
|
PARTAIDEAK: 8
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2 +4) Koop.- Opos.
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik - 1
|
|
AZALPENA
2-2ren aurkako partidak jokatuko dira, lau talde osatuz, ligaxka bat
eginez, 2 talde bata bestearen aurka jokatuko dute eta kanpokoek bakoitzak
jokalari bat ebaluatuko dute, partida 6 tantoetara izango da.
TALDEA A vs TALDEA B
EBALUATZAILE TALDEA C eta
TALDEA D
TALDEA C vs TALDEA D EBALUATZAILE TALDEA A eta TALDEA B
TALDEA A vs TALDEA D
EBALUATZAILE TALDEA B eta TALDEA C
TALDEA B vs TALDEA C
EBALUATZAILE TALDEA A eta TALDEA D
TALDEA A vs TALDEA C
EBALUATZAILE TALDEA B eta TALDEA D
TALDEA B vs TALDEA D
EBALUATZAILE TALDEA A eta TALDEA C
|
||
ALDAERA:
|
||
IZENA: 4 ½ ko txapelketa
|
||
EDUKIA:
Txapelketa
|
HELBURUA:
Txapelketan lehiatzen ari direla bizitzea
|
|
PARTAIDEAK: 16
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (1:1) Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 2tik – 1
|
|
AZALPENA
Torneo bat egingo da, lehenengo 3 koadrotan
bakarrik sar daiteke eta bat bestearen aurka jokatuko dute. Txapelketa 4ko
ligaxka batean egingo da eta ondoren final laurdenak, erdiak eta finala
jokatuko dituzte.
|
||
ALDAERA:
|
|
|
11. ASTEA – 22. ENTRENAMENDUA
IZENA: Binakako txapelketa
|
||
EDUKIA:
Txapelketa
|
HELBURUA:
Txapelketan lehiatzen ari direla bizitzea
|
|
PARTAIDEAK: 16
|
DENBORA:
|
|
ELKARREKINTZA: (2:2) Koop.- Oposizioa
|
EKINTZA-ATSEDEN: 4tik – 1
|
|
AZALPENA
Binakako txapelketa egingo dugu 4 taldetako bi
ligaxka eginez eta ligaxka bakoitzeko lehenengo biak final erdiak eta finala
jokatuko dute. Partida bakoitza 12 tantoetara izango da.
|
||
ALDAERA:
|
||




























































No hay comentarios:
Publicar un comentario