Alde batetik, kimuak diren haurrak 6. LHko
ikasleak dira, eta euskal pilotan trebatu dira aurreko urteetan, beraz, esan
dezakegu 2. aldian daudela eta bertako edukiak garatu behar dituztela.
Honetaz gain, Gipuzkoako eskola-kirola hartuko
dugu eredutzat, zehatzago izateko Santo Tomas lizeoan egiten den pilotaren
eskola-kirola hartuko dugu. Beraien egituran LH 6ko ikasleek astean bitan
entrenatzen dute esku pilotan baina bi astez behin, beste astean beraiek
hautatutako bigarren kirola egiten baitute (horrela funtzionatzen du
eskola-kirola Donostialdean). Pilota egiten duten asteko asteburuetan partidua
izango dute.
Ikastola honi dagokionez, 2 frontoi motz ditu esku
pilotan ibiltzeko, bata estalia eta bestea ez. Estalia dena berria da eta
bertan garatuko dira entrenamendu guztiak baina leku gehiago behar ezkero,
beste frontoiaren erabilera posiblea da, honetaz gain, 15 metroko luzera duten
3 frontoi txiki eta estaliak ere badira, edozein ariketa edo euria dela eta
erabiltzeko. Haurrei dagokienez, 16 ikasle apuntatu dira aurten pilotara eta
honen baitan antolatuko ditugu gure sesioak, beti ere, kopuru gehiago edo
gutxirako erraz moldatzeko ariketak izango dira.
Ariketa guztietan saiatuko gara beraien adimen
motorra garatzen, beti ere jokoen bitartez esku pilotako teknika eta taktika
guztia bereganatzen eta taldekideen arteko harremanak lantzen. 