lunes, 14 de abril de 2014

Santo Tomas lizeo eskola

ARGAZKIAK








7 comentarios:

  1. 1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

    • Informazio iturri bakarra darabil. Batzuetan bibliografia ez dago ondo idatzia. ( NAHIKO ONGI-7)
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. (BIKAIN-10)
    • Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKO ONGI-7)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira nahikoa landu. (OSO ONGI-8)
    • Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI-7)
    • Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testuak lor daiteke. (OSO ONGI-8)
    • Ez du inolako ortografia akatsik. (BIKAIN-10)


    2-GAIA (EDUKIA):

    Blog honek, egindako galderari edo planteatutako helburuari, hau da, eskola kiroleko umeentzako Euskal pilotaren inguruko urtebeteko planifikazio bat prestatzea, guztiz erantzuten diola uste dut. Izan ere, burutu beharreko entrenamendu saioak eta ariketa bakoitza modu sakonean azaltzen dira.

    Formatua sinplea da, sail bakoitza oso erraz aurkitzen da eta blog-a ez dago beteegia. Egileek duten helburua kontutan hartuta, atariari eman dioten sinpletasuna eta erabil erraztasuna egokia dela uste dut.

    Blog honen hobetzeko aldeei dagokionez, ariketak era didaktikoagoan azaltzeko bideoak gaineratzearen komenigarritasuna aipatuko nuke lehenik eta behin. Horrez gain, atari honen txokoren baten erabilitako informazio iturriak adieraztea komeniko litzateke.

    3-KALIFIKAZIOA

    Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blog honi emango diodan kalifikazioa honakoa da: 8

    4-KRITIKAREN EGILEA:

    Ibai Bolinaga

    ResponderEliminar
  2. 1- Ebaluazio Irizpideak:

    -Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak (Nahiko Ongi).
    -Garatutako edukiak egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere (Oso Ongi).
    -Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da (Nahiko Ongi).
    -Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu (Oso Ongi).
    -Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (Oso Ongi).
    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke (Oso Ongi).
    -Ia ez da ortografia akatsik aurkitu (Oso Ongi).


    2-Gaia Nola Jorratu da:

    Beraien helburua eskola kirolerako urte guztirako euskal pilotaren plangintza bat sortu eta erakustea da; eta oso ondo bete dutela uste dut. Saio guztiak idatzi dituzte, eskola eta maila guztietara egokitzeko aldaerak ere aipatu dituzte, … nire ustez lan oso potoloa egitea lortu dute eta gainera pertsona askorentzat oso baliagarria izango dena.
    Hala ere, ez dute erreferentziarik aipatu, dirudienez ez dute inongo artikulu, libururik, … oinarritzat hartu. Dena beraiek asmatua dela dirudi. Horregatik erabili duten informazioa helburua betetzeko baliagarria da, baina ez du inongo konparaketarik bibliografiarekin eta ez dakit ze punturaino fidagarria izan daitekeen. Batez ere gazteen nahiak edota gogoak zeintzuk diren ikusi beharko litzateke, zein gazte mota apuntatzen den ikusi, … ondoren ariketak edo joko-jolasak horren arabera planteatzeko.


    3-Beste Artikuluren Bat:

    Eskola kirolarekin zerikusia duen lana denez, interesgarria izan daiteke jakitea zein motatako gazteak apuntatzen diren eta zeintzuk diren beraien nahiak. Eta zeintzuk diren gazteen arazoak eskola kirola praktikatzerakoan edota zenbat praktikatzen duten. Horretarako ondorengo artikulua aurkitu dut interesgarria.
    Luengo Vaquero, C. (2007). Actividad físico-deportiva extraescolar en alumnos de primaria. Revista Internacional de Medicina y Ciencias de la Actividad Física y el Deporte, vol. 7 (27), 174-184


    Ondorioz, nire nota ondorengoa da: 7


    Ander Sanchez

    ResponderEliminar
  3. pilota entrenamendua29 de abril de 2014 a las 5:58

    EBALUAZIO IRIZPIDEAK
    - Informazio iturri bakarra darabil. Ez dute informazio iturri askorik = Nahiko ongi
    - Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera = Bikain
    - Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. garapena didaktikoagoa izatea posible da = Nahiko ongi
    - Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira nahikoa landu. (OSO ONGI-8)
    - Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira baina idazketa ezberdinak nabari dira = Oso ongi
    - Hizkuntza aldetik zuzena da baina batzuetan ez da erakargarria eta ez bateratua. Aberatsago eta erakargarriagoa egin daiteko = Oos ongi
    - Ez du inolako ortografia akatsik = Bikain

    GAIA (EDUKIA)

    Blogak urtebeteko lana biltzen du eta hau egitea ez da erraza. Modu argian eta zehatzean azaltzen da urtebetez landu nahi dutena eta beraz gaia eta edukiak ondo lotu eta zehaztu dituztelakoan nago.
    Saioak ugariak dira eta egitura simplea baina aldi beren oso ulergarria dute. Dena zehazten da eta beraz oso ondo dagolea iruditzen zait. Argazkiez gain, saioetan marrazkiak ere gehitu dituzte eta hori baliogarria da.
    Blogaren antolamenduan baina lan gehiago hartu dute saion prestaketeetan eta lan handia egin dute urtebeteko plangintza prestatuz. Bikain.

    KALIFIKAZIOA
    Ebaluazio irizpideak oinarritzat izanik, blogaren nota 9koa da. Bikain.

    IZEN-ABIZENAK
    Jon Lazkano Erentxun

    ResponderEliminar
  4. Pilotarekin ikasi

    EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    -Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak
    - Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
    - Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak.
    - Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    - Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke.
    -Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.

    2-GAIA (EDUKIA):

    Bloga oso ondo dago, jarritako ariketa eta beraien progresioarekin zalantza batzuk izan ditzaket baina orokorrean gustatu zait. Informazioa oso erraz bilatzen da eta modu sinplean dago guztia eman da, inolako informazio gehigarririk gabe. Helburu orokorra eta saioen egituraketa aldetik zerbait falta dela iruditzen zait, argibide gehiago emango nituzke saio bakoitza nondik nora joango den azaltzean.
    Hala ere, ondo antolatuta eta oso ikus erreza den bloga egin zait.

    3-KALIFIKAZIOA

    Nire nota: 8


    Iraitz Olaetxea

    ResponderEliminar
  5. 1.- Ebaluazio Irizpideak:

    - Informazio-iturri bakarra darabil. (Nahiko ongi)
    - Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (Oso Ongi)
    - Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (Nahiko Ongi)
    - Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu. (Oso Ongi)
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Oso Ongi).
    - Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke. (Oso Ongi)
    - Ia ez da ortografia akatsik aurkitu. (Oso Ongi)

    2.- Gaiaren edukia:

    Blog honen helburua edozein mailarako pilotarientzako plangintza bat egitea da; eta helburua bete betean lortu dute. Izan ere, plangintza osoa egin dute eta saio ugari ere jorratu dituzte (Oso ondo egindako saioak dira: informazio zehatza, marrazkia, aldaerak...)
    Ez dute bibliografiarik ipini; ezta erreferentziarik ere. Honekin, suposatzen dudana da, saioak beraiek asmatu dituztela, beraz, meritu gehiagoko lana da.
    Nahiz eta blog nahiko erraza edo “simplea” izan, oso ondo dagoela iruditzen zait.

    3.- Kalifikazioa:

    Irizpideak kontutan harturik, nota hurrengoa da: 7

    4.- Izen abizenak:

    Koldo Donaire

    ResponderEliminar
  6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    -Informazio iturri bakarra darabil: artikuluak alegia

    -Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.

    -Talde lan ebidentzia gutxi aurkeztu dira.

    -Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.

    -Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.

    -Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak

    -Hizkuntza aldetik nahiko zuzena.

    EDUKIAK

    Saio guzti horiek oso baliotsua egiten dute bloga, edozeinek ulertzeko ariketak dira, ilustrazioak eta guzti, baina progresioa argi erakustea garrantzitsua iruditzen zait, gainera ariketa guztiak jarrian zehazki bat bilatzea zail bihurtu daiteke, hori blogaren formatuarekin konponduko nuke beste hainbat sail eginez, adibidez.
    Bestalde urtebeteko saioak prestatzeak meritu handia dauka eta ziur horrek denbora asko eman duela, diseñuari denbora eragotziz.

    KALIFIKAZIOA

    8

    ResponderEliminar
  7. 1.Ebaluazio Irizpideak
    -Informazio iturriak: Informazio iturri bakarra darabil.
    -Garatutako edukia: sakontasunez azalduta egiten diren saio guztiak eta ariketa guztiak, alde honetatik bikaina.
    -IKT: Argazkiak eta marrazkiak erabiltzen dira azalpenak emateko, sortutako materiala didaktikoa eta orden logikoa jarraituz umeak irakasteko. Oso ongi
    -Ordena: Errez aurkitzen dira blogaren atal guztiak. Oso ongi
    -Talde lanaren ebidentzia gutxi aurkitzen dira.
    -Idazkera bikaina eta akats ortografikorik gabekoa.
    Ortografia akatsak ikusten dira, baina ez askotan.

    2. Gaia (edukia)
    Blog honen helburuaren arabera, lortu nahi zutena, hau da, pilotari maila ezberdinentzako ariketak eta saioak prestatzea, lortu dute. Gainera ariketen azalpenetarako erabiltzen diren marrazkiak laguntza handia dira eta lan handia egon dela horien egitekoan ikusten da.
    Hala ere, ez da agertzen inolako ebidentzia bibliografikorik eta dena haiek asmatutakoa ikusten da, beraz, ondo dagoen edo txarto dagoen planifikazio guztia ez da kontrastatzen. Nire ustez, ondo antolatuta dago eta lan handia egin dutela ikusten da.
    Ematen du instalazioak ezinhobeak direla umeei pilotan jolasten irakasteko.

    3.Kalifikazioa
    -Nota: 7.

    4. Izen Abizenak
    -Aitor Villar Ruiz

    ResponderEliminar